Ken Zazpi - Teloia jaisten denean

Fecha de Publicación: Hace 1 decadas
Artísta: Ken Zazpi

Valorar:

0.00/5 en votos

Letra 'Teloia jaisten denean'

gertu bilatu nuen,
eta urrutiko lurraldeetan
profesietan ez zeuden,
ez zeuden mapetan,
ez zeuden psikiatraren
kolorezko piluletan,
kontzeptuetan ez zeuden,
ez zeuden formetan

guda-zelaian suak
utzitako errautsetan,
meitaleen bihotz desolatuetan

eskuetatik keak
ihes egiten duen bezala
desagertzen zara

ez zeuden gurasoen
kajoi debekatuetan,
ez zeuden exiliatuen
oroitzapenetan,
herri indigenetan
eta hitz konkistatuetan,
ispiluetan ez zeuden,
ez zeuden prekan

eskuetatik keak
ihes egiten duen bezala

joaten zara
nola izua
suiziden azken hitzetan,
nola herri bat
desertoreen kantetan,
errutina
presoen ihes-planetan,
nola egia
teloia jeisten denean